Zerbitzu pertsonalizatua eta epeen kudeaketan oinarritua
Pieza pertsonalizatuak, arreta pertsonalizatua
Zer zerbitzu mota eskaintzen dugu?

Pertsonalizatua
Pertsonalizatua eta hurbila: harreman pertsonalak oso garrantzitsuak dira guretzat. Hala, Mitxelenan, konpromiso hori dugu gure zerbitzuak eskatzen dituzten pertsona guztiekin.

Espezializatua
Espezialistak gara pieza handi eta bakarrak fabrikatzen. Horretarako behar den makineria berezia eta langile kualifikatuak ditugu.

Kualifikatua eta Artisaua
Espezifikazio xeheak dituzten pieza konplexuak fabrikatzen ditugu. Horretarako, makina bereziez gain, ezagutza, esperientzia, dedikazio eta konpromiso handiko langileak ditugu.

Epeak betetzea
Eskaera jaso eta bezeroarekin batera xehetasun guztiak aztertu ondoren, pieza fabrikatzeko epeak ezartzen ditugu zehatz mehatz.
Kalitate Ziurtagiriak


Kolaboratzaileak




Prozesua

Eskaera
Bezeroaren eskaera jaso ondoren, zehatz mehatz aztertzen ditugu planoak, berezitasun eta xehetasun guztiak analizatzeko.

Mekanizazioa
Mitxelenako makina guztietan, doitasun milimetrikoz aritzen den langile espezializatu bat dago.

Kontrola
FARO Laser Tracker sistemaren bidez, piezaren doitasuna aztertzen eta neurtzen da, eta entrega prestatzen.

Prestaketa
eta Garraioa
Zure proiektuari buruzko argibide teknikoak
Lehenengo harremanetik entregara arte, elkarlanean fabrikatzen ditugu pieza handiak.