Pribatasun politika eta Cookieak

MITXELENA: Política de privacidad

PRIBATASUN POLITIKA

Webgune hau bisitatze soilak ez du esan nahi erabiltzaileak bere nortasunari buruzko daturen bat eman behar duenik.

Webguneko atalen batean, erabiltzaileak datu pertsonalen bat ematen badu, datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudiko mugen eta eskubideen arabera jasoko eta erabiliko da.

Webgunean aurreikusten diren formularioetan, izartxoz (*) markatutako eremuak nahitaez bete behar dira eskaerari erantzun ahal izateko; beraz, datu horiek eman ezean edo pribatutasun-politika hau onartu ezean, ezingo diogu erantzun zure eskaerari.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan, 1999ko abenduaren 13koan, ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu webgune honetako formularioen bidez edo mezu elektronikoen bidez ematen diren datu pertsonalak haien segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurri guztiak dituzten fitxategietan sartuko ditugula, Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibaren erantzukizunpean (helbide komertziala: Eziago industrialdea – Zikuñaga Auzoa, Hernani, Gipuzkoa).

Datuak jasotzearen helburuak dira erabiltzaileak Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibarekin harremanetan jartzean egindako eskaerari erantzutea, gure produktuak eta/edo zerbitzuak eskaintzea, eta, egokituz gero, harreman komertzialak hastea.

Erabiltzaileak bere helbide elektronikoa ematen duen unean, baimena ematen dio Talleres Mitxelena S.Coop. kooperatibari helbide hori erantzuteko erabiltzeko eta haren eskaerarekin eta enpresaren jarduerarekin lotutako informazio komertzialak bidaltzeko erabiltzeko. Erabiltzaileak noiznahi baliogabetu dezake baimen hori.

Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibak jaso dituen erabiltzailearen datu guztiak ezeztatuko ditu jada ez direnean behar haiek biltzean zuten helbururako, eta lege-betebeharrak betetzeko bakarrik gordeko ditu.

Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibak segurtasun-neurri egokiak eta 15/1999 Legea Garatzen duen Araudiko 1720/2007 EDan legez jasotakoak ezarri ditu, erabiltzaileen datuen pribatutasuna bermatzeko eta bermatzeko, orobat, datuok ez direla galduko, gaizki erabiliko, aldatuko, baimenik gabe atzituko eta/edo lapurtuko.

Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibak ez ditu bere gain hartzen sistema elektroniko honen funtzionamenduan, Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibari ez dagozkion kausak direla medio, izandako interferentziek, hutsegiteek, eteteek, birus informatikoek telefono-matxurek edo deskonexioek eragindako kalteak, ez telefono-lineetan izandako gainkargek edo akatsek edo Datuak Prozesatzeko Zentroan izandako gainkargek sistema elektroniko honetan, Interneten edo bestelako sistema elektronikoetan eragindako atzerapenak edo blokeoak, eta ez Talleres Mitxelena S. Coop. -kooperatibaren kontroletik kanpo egindako legez kanpoko sarreren bidez hirugarren pertsonek eragindako kalteak ere.

Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibari informazioa bidaltzen dion erabiltzailea da sartutako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra, eta horri buruzko erantzukizun orotik libre geratzen da Talleres Mitxelena S. Coop. Erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak zehatzak eta benetakoak direla eta indarrean daudela; horren erantzule da, eta datuok behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen du.

Erabiltzaileak eskubidea du datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko. Horretarako, Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibara idatz dezake —Eziago industrialdea – Zikuñaga Auzoa, Hernani (Gipuzkoa) helbidera—, edo mezu elektroniko bat bidali info@talleresmitxelena.com helbidera, gaian hau adieraziz: “Gaia : DBLO EZEA eskubideak.”

Eskubide horiez baliatzeko, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioari jarraituz, erabiltzaileak bere nortasuna akreditatu behar dio Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibari bere NANaren edo Zuzenbidean baliozkoa den beste edozein baliabideren fotokopia bidaliz.

Webgunea bisitatze hutsagatik ez da automatikoki erregistratuta geratzen erabiltzaile bat identifikatuko duen datu pertsonalik. Baina, baliteke pertsonala ez den eta erabiltzaile zehatz bat identifikatzen ez duen informazio jakin bat jasotzea saioan (adibidez, erabilitako nabigatzaile-mota eta sistema eragilea), “cookieak” izeneko tresnen bidez, Erabiltzaileari nabigazioa errazteko. Cookieek ez dute informazioa modu iraunkorrean gordetzen erabiltzailearen ordenagailuaren disko gogorrean, eta iraungi egiten dira saioa amaitutakoan. Erabiltzaileak gure cookieak bere disko gogorrean ezartzeari buruzko erabakiak har ditzake, baita haiek ezabatzeari buruzkoak ere, bere nabigatzailearen laguntza-atalean adierazitako prozedurari jarraituz. Halaber, Erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake cookie guztiak lehenespenez onartzeko edo baztertzeko edo pantailan ohar bat bistaratzeko cookie bat jasotzen den bakoitzean eta, hala, une horretan erabakitzeko bere disko gogorrean ezartzea nahi duen ala ez. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratzen badu gure cookie guztiak baztertzeko edo gure cookieak berariaz baztertuko balitu (cookieak erabiltzen direnean), litekeena da motel nabigatzea edo erroreren bat izatea.
Erabiltzaileak adierazten du eman diotela datu pertsonalak babesteko baldintzen berri, eta onartu duela Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibak datuok Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan adierazitako moduan eta helburuetarako automatikoki tratatzea. Horrez gainera, erabiltzaileak bere helbide elektronikoa edo telefono mugikorra bere borondatez ematean, baimena ematen dio Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibari datuok berarekin harremanetan jartzeko erabiltzeko, egindako kontsultei erantzuteko nahiz enpresaren jarduerari buruzko edozein motatako komunikazio komertziala bidaltzeko. Edonoiz baliogabetu dezake baimen hori.

Cookie politika

Webgune honek, Interneteko webgune gehienen modura, cookieak erabiltzen ditu erabiltzailearen esperientzia hobetzeko. Jarraian azalduko dizugu zer diren cookieak, zer motatakoak erabiltzen dituen webgune honek, nola desaktiba daitezkeen zure nabigatzailean eta nola desaktiba daitekeen hirugarren batzuen cookieak instalatzea
Webguneak berak edo erabiltzaileak erabiltzen duen aplikazioak bisitan zehar nabigatzailean edo gailuan (smartphonea, tableta edo konektatutako telebista) instalatzen dituen fitxategiak dira. Helburu hauetarako erabiltzen dira cookieak:
  • Webguneek behar bezala funtziona dezaketela ziurtatzeko.
  • Erabiltzailearen lehentasunak gordetzeko (hizkuntza, letra-tamaina…).
  • Erabiltzailearen nabigazio-esperientzia ezagutzeko.
Cookieak zenbait arrazoirengatik dira erabilgarriak. Ikuspuntu teknikotik, aukera ematen dute webguneek azkarrago eta zure hobespenetara egokituta funtziona dezaten. Gainera, webguneetako arduradunei eskaintzen dituzten zerbitzuak hobetzen laguntzen diete, cookieen bitartez jasotzen duten estatistika-informazioari esker.

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du, webguneetarako zerbitzu analitiko bat, Google, Inc.-ek (“Google”) emana. Google Analytics-ek cookieak erabiltzen ditu: ordenagailuan instalatzen diren eta erabiltzaileek Interneten duten portaera analizatzen duten testu-fitxategiak. Erabiltzaileak webguneaz egiten duen erabilerari buruz cookieak sortzen duen informazioa normalean Googleren Estatu Batuetako zerbitzarietara transmititzen da, eta han gordetzen da.

Webgunean IP anonimoaren aukera aktibatuz gero, IP helbidea ez da osorik agertuko Europar Batasuneko herrialdeetan ez eta Europar Batasunaren esparru ekonomikoan hala adostu duten gainerako herrialdeetan ere. Salbuespen gisa baino ez da bidaliko IP helbide osoa Googleren Estatu Batzuetako zerbitzari batera, eta han moztu egingo da. Soilik orriaren erabiltzailearen baimenarekin. Googlek informazio hori erabiliko du baloratzeko zer portaera izan duen erabiltzaileak webgunean, webguneko jarduerei buruzko txostenak sortzeko eta orrien jabeari webgunearen eta Interneten erabilerari buruzko zerbitzuak eskaintzeko. Google Analytics medio zure nabigatzaileak transmititutako IP helbidea ez da lotuko Googleren beste datu batzuekin. Erabiltzaileak cookieak gordetzea eragotz dezake nabigatzailea cookieak ez gordetzeko konfiguratuz.

Konfigurazio horrek webgunearen funtzionaltasunari eragin diezaioke.
Halaber, erabiltzaileak eragotz dezake cookiek sortutako datuak eta webgunearen erabilerarekin lotutakoak (IP helbidea barne) erregistratzea, baita haiek prozesatzea ere, esteka honetako plugin hau deskargatuz eta nabigatzailean instalatuz:

http://tools.google.com/dlpage/gaoptout.

Erabilera-baldintzei eta pribatutasun-politikari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, jo Google Analyticsen erabilera-baldintzetara edo Google Analyticsen baldintza orokorretara. Kontuan izan Google Analyticsen kodeak “gat._anonymizeIp();” etiketa duela eta horrek ziurtatzen duela IP helbideak modu anonimoan biltzen dituela (IP-maskara).

Cookie hauek erabiltzen ditugu:

CookieaCookiearen helburuaIraupena
tm_cookieCookie hau PHP lengoaiak erabiltzen du, saioko aldagaiak web-zerbitzarian gordetzeko.Saioaren amaiera
cc_cookie_acceptGuneko cookieen politika-legearen oharrari buruz erabiltzaileak dituen lehentasunak baino ez ditu gordetzen.‘Onartuz’ gero, urtebete; bestela, saioa amaitu arte.
cc_cookie_declineGuneko cookieen politika-legearen oharrari buruz erabiltzaileak dituen lehentasunak baino ez ditu gordetzen.‘Baztertuz’ gero, urtebete; bestela, saioa amaitu arte.
_gaEstatistiketarako erabiltzen da cookie hau, erabiltzaileak bereizteko. Bezero identifikatzaile bat (bezeroaren IDa) biltegiratzen du; zoriz sortutako zenbaki bat da.2 urte
_gatSaio bakoitzean sortzen diren segimendu-objektuak bereizteko erabiltzen da.10 minutu

Erabiltzaileak, webgunean nabigatzean, onartu egiten du cookieak erabiltzea cookieen politika honetan adierazitako baldintzetan, bertan behera utzi gabe cookieak noiznahi blokeatzeko, ezabatzeko eta baztertzeko erabiltzaileak duen eskubidea.

Edonola ere, cookieak ez direnez beharrezkoak gure webgunea erabiltzeko, jakinarazten dizugu blokeatu edo desgaitu ditzakezula nabigatzailea konfiguratuz cookie guztiak edo batzuk ez instalatzeko.

Ia nabigatzaile guztiek dute aukera cookieez ohartarazteko edo haiek automatikoki baztertzeko. Baztertzen badituzu ere gure webgunea erabiltzen jarrai dezakezu, nahiz eta litekeena den zerbitzu batzuk erabiltzeko mugak izatea eta, beraz, gure webguneko esperientzia hain ona ez izatea.

Hona hemen nabigatzaile eta gailu nagusien estekak, zure nabigatzailean cookieak kudeatzeari buruzko informazio guztia izan dezazun:

Internet Explorer TM:

5 bertsioa: http://support2.microsoft.com/kb/196955/es

6 bertsioa: http://support2.microsoft.com/kb/283185/es

7 eta 8 bertsioak: http://windows.microsoft.com/es-ES/windows-vista/Block-or-allow-cookies

9 bertsioa: http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-manage-cookies-in-internet-explorer-9

10 bertsioa: http://windows.microsoft.com/es-es/internet-explorer/delete-manage-cookies#ie=ie-10

Safari TM:

http://support.apple.com/kb/PH5042?viewlocale=es_ES

http://support.apple.com/kb/HT1677?viewlocale=es_ES

Google TM

https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=es&hlrm=en

Firefox TM

https://support.mozilla.org/es/kb/cookies-informacion-que-los-sitios-Web-guardan-en-?redirectlocale=en-US&redirectslug=Cookies

Opera TM:

http://help.opera.com/Windows/11.50/es-ES/cookies.html

Android TM:

http://support.google.com/android/?hl=es

Windows Phone TM:

http://www.windowsphone.com/es-ES/how-to/wp7/Web/changing-privacy-and-other-browser-settings

Blackberry TM:

http://docs.blackberry.com/en/smartphone_users/deliverables/18578/Turn_off_cookies_in_the_browser_60_1072866_11.jsp

MITXELENA: Política de Cookies