Lege Oharra

MITXELENA: Aviso legal
34/2002 Legeko II. kapitulua betez, jakinarazten dugu webgune hau Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibarena dela (IFZ: F-20543328; helbide komertziala: Eziago industrialdea – Zikuñaga auzoa, Hernani, Gipuzkoa). Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibak uneoro zainduko du behar bezala betetzen direla 15/1999 Legea, Datuen Babesari buruzkoa (DPBLO), eta 34/2002 Legea, merkataritza elektronikoari buruzkoa (IGMEZL), bai eta haiei buruzko araudi berriak eta eguneratzeak ere.
Webgunearen titularrak eta/edo haren kolaboratzaileek egindako webguneko edukia informazioa emateko baino ez da, eta, beraz, inola ere ez dute ordezten aholkularitza profesionalik. Hori horrela, Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibak ez du bere gain hartzen berak bere webgunean emandako informazioko erroreen, akatsen eta hutsegiteen ondorioz Erabiltzaileak jasandako kalterik. Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibak eskubidea du bere webguneko edukia eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta informaziorako sarbidea mugatu edo ukatu ere egin dezake. Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibaren webgunean agertzen diren esteken helburu bakarra da informazioa ematea, eta ez dute, inola ere, iradokizun, gonbidapen edo aintzatespen izan nahi. Ez da Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibaren erantzukizuna berak jarri ez duen informazioaren egiazkotasuna ez eta esteken bidez atzi daitezkeen hirugarren batzuen webguneetako informazioarena ere. Halaber, ez du bere gain hartzen informazio hura erabiltzeak eragin ditzakeen kalteen ardura. Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibak ez du bermatzen ez webgunea bizkor ibiltzea ez eta etenaldirik ez izatea ere. Halaber, ez du bermatzen webgunean ez dagoela birusik edo bestelako elementu kaltegarririk, Erabiltzailearen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan kalteak edo aldaketak eragin litzakeenik. Horren ondorioz, ez dira Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibaren erantzukizuna elementu horiek erabiltzaileari edo hirugarrenei sortutako kalteak. Horrez gainera, Talleres Mitxelena S. Coop., haren kolaboratzaileak, bazkideak, langileak eta ordezkariak ere ezingo dira webgune hau erabiltzeak eragindako kalteen erantzuletzat jo, ez eta webguneko informazioan oinarritutako jardueren erantzule ere.
Erabilera-baldintza hauek Espainiako legedia bete behar dute, eta Donostiako epaitegiak eta auzitegiak izango dira haiek interpretatzeari, aplikatzeari eta betetzeari buruz sor daitezkeen auziak ebazteko eskudunak. Erabiltzaileek, lege-ohar honetan jasotzen diren baldintza orokorrak onartuta, espresuki uko egiten diote Prozedura Zibilaren Legea aplikatuz legokiekeen edozein foruri.
Talleres Mitxelena S. Coop. Eskubide guztiak erreserbatuta. Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibaren jabetzakoak dira webgune honen eduki guztien jabetza intelektualeko eskubideak, hala nola eduki hauenak, batzuk aipatzearren, baina mugatu gabe: testuak, irudiak, soinuak, fitxategiak, kolore-konbinazioak edo bestelako elementuren bat, haien egitura, diseinua eta edukien hautaketa eta haiek aurkezteko modua. Debekatuta dago webguneko edukia edo elementuren bat kopiatzea, banatzea, eraldatzea, aurkeztea, osorik edo partez, zuzenean edo zeharka sare telematikoen bidez edo antzeko euskarrien bidez, publikoari zuzendutako helburu komertzialarekin edo aipatutako helburuez harago erabiltzeko, baita iturriak aipatuz ere, baldin eta ez badu Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibaren berariazko eta idatzizko baimenik. Webgune honetan dauden izen komertzialak, logotipoak, markak edo edozein motatako ikurrak haien jabeenak dira, eta legez babestuta daude.
Erabiltzailea bere borondatez, bere kabuz eta egon litezkeen arriskuak bere gain hartuta sartzen da webgunean. Erabiltzaileari jakinarazi zaio eta onartzen du webgunean sartzeak eta webguneko zerbitzuak erabiltzeak webgunea erabiltzeko baldintzak onartzea dakarrela eta inola ere ez duela adierazten harreman komertzial bati ekiten zaionik Talleres Mitxelena S. Coop. kooperatibarekin.