Identitatea

Mekanizazioaren artisaua
Pieza bakarren fabrikazioan adituak

Euskal Herria

Mitxelena Euskal Herrian dago, Europako hegoaldeko industriagune nagusietako batean, Frantzia eta Espainia lotzen dituen ardatz atlantikoko puntu estrategiko batean.

Kooperatiba

Enpresako gizon-emakumeak dira gure aktibo nagusia: denok hartzen dugu parte, denok gara partaide, eta bezeroari mesede egiten dio horrek. 2000 urteaz geroztik, Mitxelena KOOPERATIBA bat da. Bere ibilbidean zehar, langileek aktiboki parte hartu dute kooperatibak izan dituen erronkei aurre egiteko orduan. Enpresaren 60 urteko ibilbidea da bere iraganaren bermea, eta talde kohesionatua eta kualifikatua izateak bermatzen du bere etorkizuna. Gaur egun, langileen % 85 dira bazkideak.

Erantzunkidetasun Soziala

Mitxelenak konpromiso irmoa du erantzunkidetasun sozialarekin. Hala, enpresaren helburuetako bat da bere jarduera ekonomikoak ekarpena egitea guztion onari.

Espezializazioa eta esperientzia

1975ean sortu zenetik, Mitxelenak kualifikazio handiko lan-taldea izan du. Izan ere, garrantzi berezia ematen zaio barne-prestakuntzari, eta makina bakoitzeko langile guztiak makina horretako espezialista bihurtzen dira. Enkargu bakoitza bakarra izan arren, esperientzia zabala dugu pieza bereziak fabrikatzen.

Aholkularitza eta Elkarlana

Bezero eta enpresa asko etortzen dira gure instalazioetara, pieza berriak diseinatzean sortzen zaizkien galderak egitera eta zalantzak argitzera. Gure esperientziari esker, diseinuetan aldaketak eragin ditzaketen xehetasunak azaltzen dizkiogu bezeroari.

MITXELENA - Lan Eskeintza

Aholkularitza

Tamaina handiko piezak fabrikatu behar direnean, aholkularitza eta elkarlana eskaintzen dugu.

MITXELENA - CNC-CAM-CAD Programazioa

Erronkak

Berrikuntzarekiko eta etengabeko prestakuntzarekiko konpromisoari esker egiten diegu aurre gure bezeroek jartzen dizkiguten erronkei.

MITXELENA: Kokapen estrategikoa

Euskal Herria

Euskal Herrian kokatuta gaude, Estatu Espainiarraren eta Frantsesaren arteko ardatz atlantikoaren puntu estrategikoan.

Zure proiektuari buruzko argibide teknikoak

Lehenengo harremanetik entregara arte, elkarlanean fabrikatzen ditugu pieza handiak.

Suscríbeme al boletín de noticias