IRURENA galdarategiarentzat neurri handiko gruentzako danborra, Ø2.050×4.410mm dimentsioa duena.
Category: Berriak

Euskaraldia 2022rekin bat!
By Julen Larruskain0Mitxelenako kideok euskara bizi eta lan egiten dugu egunero, horregatik, aurten ere EUSKARALDIAREKIN bat egin dugu.

FaroArm Quantum Max eskanerrarekin eskuz esku eta buruz buru
By Julen Larruskain0Kalitatea da Mitxelenan egiten ditugun lanen lehentasuna, eta horretarako ezinbestekoa zaigu zehaztasun handiko makinak eta tresneria erabiltzea, ohi dugun moduan, bezero bakoitzaren behar konkretuak mimoz betetzeko. Helburu horrekin, eskuratu dugun…

MIDEST 2022n elkartuko gara
By Julen Larruskain0Pandemiaren ondoren, pertsonene arteko kontaktu zuzena berreskuratzeko gogoz gaude. Mitxelena kooperatibaren balio nagusia pertsonen arteko harremanak dira. Lantaldearen kohesioa tentuz lantzen dugu, eta gure bezeroek ondo dakite Mitxelenan beren etxean…

Mitxelenan ”Hitzekin” eta ekin Korrika
By Julen Larruskain0Apirilaren 10eko goizaldean Korrikaren testigua hartuko dugu Mitxelenako kideok. Euskara bizi eta lan egiten dugu egunero, eta behar izan duten lankideei euskara irakasten eta alfabetatzen elkarlanean aritu izan gara maiz…

Kooperatibismoaren balioak eta printzipioak berresten
By Julen Larruskain0Mitxelenan izaera kooperatibista dugu, eta horren inguruko balioak eta printzipioak berresteko lanetan ari gara azken hilabeteotan. GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutuarekin elkarlanean, bi formazio-saio egin ditugu.Lehen saioan, Aitor…

TRANTSIZIO ENERGETIKOA
By Julen Larruskain0Trantsizio energetikora bidean Mitxelenak aspaldi hartu zuen trantsizio energetiko baten aldeko konpromisoa, eta errealitate energetiko berri batera iristea ahalbidetuko diguten proiektu ezberdinetan ari gara lanean. Batetik, ekainean instalazio fotovoltaikoa jartzeko lanak martxan jarri genituen, GoiEner Taldeko kideekin elkarlanean, euren NafarKoop Sorkuntza proiektuaren baitan. Instalazio fotovoltaikoaren bitartez gure energia kontsumoaren %25a ekoiztuko dugu eta gainerakoa modu jasangarrian ekoizteko bideak aztertzen jarraituko dugu. Bestetik, joan den apirilean aurkeztu zen Hernaniko Energia Berriztagarrien Komunitateko (EBK) kide gara. EBK eratze fase batean dago eta Mitxelena talde sustatzailearen parte da. Komunitatearen helburua, eraginkortasun neurriei esker energia aurrezkia lortzea da, energiaren inguruko formakuntza, informazioa eta aholkularitza zerbitzuak bideratzea, eta baita energia berriztagarri proiektuak sustatzea ere. Modu honetan, trantsizio energetikoaren testuinguruan, hernaniarren ahalduntze eta ekintza bideratzeko gaitasuna izango du komunitateak, burujabetza energetikoaren biderantz.