TRANTSIZIO ENERGETIKOA

By 0
TRANTSIZIO ENERGETIKOA

 

Trantsizio energetikora bidean

Mitxelenak aspaldi hartu zuen trantsizio energetiko baten aldeko konpromisoa, eta errealitate energetiko
berri batera iristea ahalbidetuko diguten proiektu ezberdinetan ari gara lanean.

Batetik, ekainean instalazio fotovoltaikoa jartzeko lanak martxan jarri genituen, GoiEner Taldeko kideekin elkarlanean,
euren NafarKoop Sorkuntza proiektuaren baitan. Instalazio fotovoltaikoaren bitartez gure energia kontsumoaren %25a
ekoiztuko dugu eta gainerakoa modu jasangarrian ekoizteko bideak aztertzen jarraituko dugu.

Bestetik, joan den apirilean aurkeztu zen Hernaniko Energia Berriztagarrien Komunitateko (EBK) kide gara. EBK eratze
fase batean dago eta Mitxelena talde sustatzailearen parte da. Komunitatearen helburua, eraginkortasun neurriei esker
energia aurrezkia lortzea da, energiaren inguruko formakuntza, informazioa eta aholkularitza zerbitzuak bideratzea,
eta baita energia berriztagarri proiektuak sustatzea ere.

Modu honetan, trantsizio energetikoaren testuinguruan, hernaniarren ahalduntze eta ekintza bideratzeko
gaitasuna izango du komunitateak, burujabetza energetikoaren biderantz.