Decidim: Parte hartze plataforma birtuala

By 0
Decidim: Parte hartze plataforma birtuala

Osasun larrialdia dela eta, eta aurrez aurreko  saioak egiteko zailtasunak ikusita, lankideon artean informazioa zabaldu, eztabaidatu eta erabakitzeko muga handiak genituela ohartu ginen, Hau dela eta, holako egoera batean parte hartzea bermatzeko erremintaren baten bila hasi ginen eta Bartzelonako Decidim parte hartze plataforma birtualarekin egin genuen topo. Hauekin hasi ginen lanean eta plataforma euskaratu eta gurera egokitu zuten. Argi dugu aurrez aurrekoa lehenetsiko dugula Mitxelenan, aldi berean erreminta honek horrelako egoera batean parte hartzea eta informazioa ziurtatu ahal digula uste dugu.

 

Lehen proiektu bezala Estatutuen eta barne araudia birdefinitzeko prozesu parte hartzaile bat garatuko dugu, horretarako momentu eta hausnarketa presentzialak bermatzeaz gainera, Decidim tresna erabiliko dugu. Honen laguntzaz, prozesua ere online jarraitzeko aukera izango dugu, parte hartzeko metodologia ezberdinak txertatuz, bazkide guztien parte hartzea lortzeko.