Bai Euskarari 2018ren bigarren saria jaso du Mitxelenak

By 0
Bai Euskarari 2018ren bigarren saria jaso du Mitxelenak

Poz handiz jaso dugu berria. Urtero, enpresa eta erakundeek euskararen alde egiten duten lana aitortzen du Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak, eta, aurten, bigarren saria eman dio Mitxelena kooperatibari. Bereziki pozten gaitu euskararekin dugun konpromisoa aitortzeak, besteak beste, euskarak oso presentzia txikia duen industria-sektore batean lan egiten dugulako.

Mitxelena osatzen dugunon ustez, emaitzak bezain garrantzitsuak dira lan-prozesuak eta -ereduak. Langileen ia % 80 kooperatibistak gara, eta langileen arteko harremana indartzeko prozesuak jarri ditugu martxan, gure balioak oinarri gisa hartuta. Izan ere, gure bizitzaren zati handi bat egiten dugu elkarrekin.
Euskara funtsezkoa da Mitxelenako langileen arteko harremanetan. Esan dezakegu euskara dela gure ama hizkuntza. Zalantzarik gabe, euskara da gure negozio-ereduaren hizkuntza nagusia, eta euskara erabiltzeko zailtasunak dituztenak euskara erabiliz erakartzen ditugu. Ahal dugun neurrian, euskara erabiltzen dugu hornitzaileekin, eta atzerrian ditugun bezeroei erakusten diegu teknologia eta metodologia aurreratuenek ere badakitela euskaraz hitz egiten. Harremanetarako eta komunikaziorako hizkuntza izateaz gainera, uste dugu euskara baliagarria izan daitekeela salmentak erakartzeko, estuki lotua baitago industria-sektorearen bikaintasun-mailari loturiko “Basque” markarekin.

Edonola ere, marketinaren ikuspegitik harago, berezkoa dugulako jarraituko dugu egunerokotasunean euskara erabiltzen.

Bai Euskararik egin digun aitortzak bide beretik jarraitzera bultzatzen gaitu, eta eskerrak eman nahi dizkiegu horregatik.