Mitxelenak Hernaniko emakumeen arraun elkartea babestuko du

By 0
Mitxelenak Hernaniko emakumeen arraun elkartea babestuko du

2019ko arraun-denboraldian, Hernaniko emakumeen arraun-elkartea babestuko du Mitxelenak. Hernanirekin eta Buruntzaldearekin lotura estua du kooperatibak, eta, historikoki, konpromiso sozial sendoa izan dugu gure komunitatearekin. Gaur egungo Mitxelena herriaren eta langileen ekimenetik sortu zen, eta Hernaniko arraunlariek ere antzeko ekarpena egiten diete herritarrei.

Urte batzuk egin ditugu emakumeen arraun-taldea babesten, uste baitugu ezin hobe ordezkatzen dituztela gure xedea eta gure balioak. Ez zaigu enbaxadore hoberik bururatzen gure marka gizarteari erakusteko; izan ere, arraun-taldeko neskak talde-lanean aritzen dira soinez soin, geu bezala. Konpromiso horrekin aurrera jarraitzeko, beste pauso bat ematea erabaki dugu, eta publiko egin ditugu gure babesa eta lankidetza.

Hala, 2019ko denboraldian, arraunlarien elastiko eta ontzietan agertuko da Mitxelena izena. Ez zaigu bururatzen enbaxadore hoberik gure marka ordezkatzeko. Urtean zehar, isileko lana egiten dute: ordu asko egiten dituzte entrenatzen, denboraldiko bi hilabeteetan oihartzun pixka bat lortzeko. Baina gogor lan eginez, emakumeen kirolen dimentsio soziala areagotzen ari da.

Bizpahiru urte hauetan Mitxelenan egin dugun barne-hausnarketetako baten oinarria izan da parekidetasuna lantzea, eta jadanik ari gara emaitzak lortzen. Ondorio garbi bat izan da Hernaniko emakumeek bultzatutako kirol-ekimen bat babestea. Mitxelenaren laguntzak popako haizea ekarriko ahal die.

Aupa neskak! Boga!