kargatzen...
Talleres Mitxelena Sozietate Kooperatiboa

Talleres Mitxelena Sozietate Kooperatiboa

Kooperatibek oinarri dituzte elkarlaguntza, erantzukizuna, demokrazia, berdintasuna, ekitatea eta solidaritatea balioak.

  • Sozietate KooperatiboaSozietate Kooperatiboa

    Kooperatiba bat erakunde demokratiko bat sortzeko beren borondatez elkartu diren pertsonen elkarte autonomo bat da. Haren administrazioa eta kudeaketa bazkideek adostu bezala egiten dira.

    Sortzaileen tradizioari jarraituz, kooperatibako kideek balio etiko hauetan sinesten dute: zintzotasuna, gardentasuna, erantzukizun soziala eta besteenganako kezka. Izan ere, garrantzitsua da nola egiten den, ez soilik zer egiten den..

  • Gaur EgunGaur Egun

    Azken urteotan kooperatibak ugaritu egin dira, eredu zuzen eta onuragarri bat delako, eta hori beharrezkoa delako gaur egungo krisi ekonomikoko egoeran.

    EAEko kooperatibek erakutsi dute gai direla kalitatezko enplegua sortzeko eta mantentzeko, askoren garapen pertsonalean lagundu dute, eta sustatu duten "enpresa-eredua" parte-hartzearen eta demokrazia ekonomikoaren eskola izan da, eta enpresa-espiritua zabaltzeko gunea.

  • Helburu BeraHelburu Bera

    Zehazki, Euskal Herriko kooperatiba-mugimendua errealitate ekonomiko-sozial garrantzitsua da; nazioartean presentzia nabarmena eta gero eta handiagoa izaki, EAEko ekonomiaren eragileetako bat da, eta munduko kooperatiben erreferenteetako bat.